Biarritz Océan-ek 200 000 bisitariari ongi etorria eskaini dio

Biarritz Océan-ek 200 000 bisitariari ongi etorria eskaini dio

 

Abuztuaren 31 honetan, 14:30etan, Biarritz Océan-ek 200 000 bisitariari ongi etorria eskaintzeko parada izan du.

 

Ozeanoaren Hiriak harrera berezia eskaini die Christine Etchebest, haren laguna eta Guilian, Maixane eta Maitena haien bi haurrekin hurbildu zen Stéphanie Arnaud-i.

 

Françoise Pautrizel, Biarritz Océan-eko zuzendari orokorrak, Jacques Perrin-en Océans liburua eskaintzeko plazerra izan du. Jacques Perrin, entzunaretoa erakutsiak diren izen bereko filmaren irudi argitaragabeen egilea da.

 

Familiari, Ozeanoaren Hiriko saltegian edo Miarritzeko Akuariokoan balia daitekeen 50 €-ko erosketa-bonu bat ere oparitu zaio.

“Haurrak, opari ttipi bat emana izanen zaizue saltegian joatean !”

Ama familiako horrek ahoskatu esaldi honek berehala aurpegia argitu die haurrei !

 

Azkaingo familia honek erran digu uda bukatzea igurikatu duela Ozeanoaren Hiria bisitatzera etortzeko. Eskoletako sartzeen aitzineko asteazken horretan dute beraz etortzea erabaki !

 

200 000 bisitarik bisitatu dituzte beraz Ozeanoaren Hiria eta Miarritzeko Akuarioa, joan den ekainaren 26an estrenatua izan denetik.

 

Argazkian (handienak gibelean, ttipiak aitzinean), ezkerretik eskuinera : Françoise Pautrizel, Maitena Christine Etchebest haren amaren aitzinean, Guilian eta Maixane Stéphanie Arnaud haien amaren aitzinean.