Ozeanoaren Hiriaren unibertsoak

Murgil zaitezte ulertzeko !

Nondik dator ozeanoetako ura ? Nola sortzen dira uhainak ? Zinez izan ote da Atlantida ? Hemen izango ginateke ozeanorik gabe ? Arriskuan ote da gaur egun ?

Ozeanoren Hirian egin ezagutzen eragile izan zaitezte !

Entzun, hunki senti eta murgil zaitezte ozeanoan barna.

 

Esperientzia interaktibo, erabilgailu ludiko, 3D animazioak bisita hau eraldatzen dute eta odisea liluragarria bilakatzen da, planeta urdinaren ezagutzarena.

Hainbat unibertso ozeanoa hobeki ulertzeko !

Jaits zaitezte, batiskafoaren barnean, ur sakonetan barna, hondoratu itsas ontzi bat urean berriz ezartzean part har ezazue, Archie txipiroi erraldoia zirika ezazue, belarria luza ezazue Christophe Colomb edo Gilgamesh-en sekretuen entzuteko.

 

Pasioz betea bezain argitsua den irakasle batek ozeanoaren sekretuak salatuko dizkizue hitzaldi gartsu baten karietara.