Euskal kostako olatu mitikoak birtualki surfeatzen dira Miarritzeko Ozeanoaren Hirian.
Virtual Surf, surf joko bat errealitate birtualean
Virtual Surf surf simulazio joko bat da Ozeanoaren Hiriarentzat baizik sortua. Hiru teknologien konbinazioaz oinarritua – YouRiding, Oculus Rift eta Kinect – “côte des basques”-ko olatu historikoa surfeatzen ahal da, bertiginoso Belharra eta Mundakako tubo perfektua. Harrigarrizko esperientzia berri bat.
Urriak 2015tik, bi olatu gehitu dira : la Gravière olatua Hossegor-en eta Lacanau-ko olatua.
Animazio bakarra munduan
Virtual Surf hiru teknologia abangoardisten aliantza bat da :
– YouRiding : lerratze kirolen jokoa interneten, bere errealismoarengatik plebiszitua.
– Oculus Rift : errealitate virtual maskara berria; horri eskere espalizazioa 3D-n egina da.
– Kinect : jokalariaren gorputzeko mugimenduak detektatzeko kamara, pertsonaia gidatzeko.
Nola surfeatu ?
Hasierako posizioa : oinak surf tauleko eranskailuan, betaurrekoak buruan, Kinect-aren aintzinean. Jokalariak hiru olaturen artean hautatzen du (Belharra, Mundaka, côte des basques) eta hiru zailtasun maila (erraza, normala, aditua). Saioa hasten da. Mugimenduak : sorbaldak aintzineruntz (azelerazioa), sorbaldak gibeleruntz (dezelerazioa), biraketa eskuinera, biraketa ezkerrera, salto (air-grab). Joko bukaeran, jokalariak puntuazio bat du.
Lehenengo sentsazioak
Edozein surf mailarekin, jokalariak lerraketa eta abiadura sentsazioak lortzen ditu. Grafiko errealista honekin, sentsazio dibertigarri bat daukagu…
Jadanik egina duten surflarientzat, jokoari esker olatuen interpretazioa hobetzen da baita tubo balentria ere, erorketa beldurrik ukan gabe. Virtual Surf etengabe aldatzen da, hobetzen da : olatu berriak, interakzio azkarragoak, sentsorial hobetzeak, teknologia berriak…
Entseatu duzu ? Zure iritziak eta argazkiak Twitter-en.
Xehetasun praktikoak
Gutxieneko adina : 6 urte.
Denbora : 3 minutu.