Entzunaretoa

Entzunaretoa

 

Ozeanoaren Hiriko entzunaretoak, proiekzio berri batzu proposatzen dizkizue, hala nola itsasoa, surfa edo itsaspeko espeziei buruz…

 

Jar zaitezte aurkitzen diren 104 aulki batean, eta lilura zaitezte irudi eder horien aintzinean.

 

Lekuka, entzunaretoak mahai-inguruak eta konferentziak errezibitzen ditu, non gai desberdinak aipatuak dira, ingurumena, ozeanoa, edo garapen iraunkorra bezala…

Ozeanoa aldakorra da

Ozeanoa aldakorra da

 

Sar zaitezte hondoratu ontzi baten lemazainaren etxolara, kapitainak azalduko dizue nola gertatu den…
Zenbait ustekabeko agertuko zaizkizue…

 

Emazteak eta haurrak lehenik !

 

Ekaitzak, tsunamiak, uhain gaiztaginak… zein dira ohiz kanpoko fenomeno hauen zergatia ematen dituzten baldintzak. Zein dira iragartze eta prebentzio tresnak ? Nola antolatzen da salbamendu bat itsas zabalean ?

 

Eremu hezkuntza-jostagarri bat, erakusketa eta hitzaldi batzuen bitartez, hobeki ulertuko dituzue fenomeno ozeaniko ikusgarrienak bai eta itsas salbamenduaren historia eta antolaketa, besteak beste hondoratzeen historia Euskal itsasbazterrean.

Ozeanoa, bizia denetan

Ozeanoa, bizia denetan

 

Ozeanoa, bioaniztasunaren funtsezko gordetegia. Ikus ezazue nola aldatzen den behatu leku eta sakontasunen arabera.

 

Bat, bi, hiru… Pulunpatu !

 

Efektu bereziek itsas zolen arakatzera eramanen zaituztete !

 

Zuen helmuga hauta ezazue – Indiako ozeanoa, ozeano Barea, Mediterraneo itsasoa edo ozeano Atlantikoa – eta murgiltze zorabiagarri baten ondotik, ozeanoak aterbetzen dituen ekosistemen gaitzeko aniztasuna deskubri ezazue !

Ozeanoa, lagun bat

Ozeanoa, lagun bat

 

Gizakiak bizia eta anitzez gehiago zor dio : elikadura, garraioa, energia, ura, meak…
Zoazte ozeanoak gordetzen dituen baliabide ezezagunen deskubritzera !

 

Gezatze unitatea, modulu polimetalikoen biltzailea, itsaspeko hidroliarra, kutsaduren jarraipen teknikak…

 

Nola ibiltzen da ? Esperientzia batzuk, ozeanoak ekartzen ahal digun guzia hobeki ulertzen lagunduko zaituzte.

Virtual Trip 360°

Virtual Trip 360°

Virtual Trip 360°

Murgildu zaitez busti Gabe !

Errealitate birtual kasko baten batekin, murgildu zaitez ozeano hondora bere biztanleak ezagutzera !

 

Murgiltze esperientzia paregabea bizi 360°-tan !
Virtual Trip murgilaldi bat proposatzen dizu, benetan bazine bezala ! Gora begira, behera, itzul zaitez… bai, ur azpian zaude ! Arrain bat bezala igeri egiten duzu, apoarmatu berdeekin, izurdeekin, baita arraiekin ere !
360 esperientziak, harrigarrizko ezagutzak eta zoramen momentuak hitzematen dizkizu.

 

Teknologia ikaragarri eta berri bat aurkikuntzarentzat, ezagutzarentzat eta bereziki plazerrarentzat.

 

Xehetasun praktikoak

Gutxieneko adina : 6 urte.

Ozeanoa, bilakaeraren sehaska

Ozeanoa, bilakaeraren sehaska

 

Bale itzel batek bilakaera honen historia aterbetzen du… honen itzulia egin ezazue… besteak beste L.U.C.A.-ren ezagutza eginen duzue, guzien azken arbaso unibertsala (ez baita guti !) eta… barnera sar zaitezte biziaren bilakaera hobeki ulertzeko ozeanoko uretan, jatorritik Euskaldunen Baleetara.

Batiskafoa

Le bathyscaphe

Batiskafoa

 

Zuen 3D begilagunak soinean, sar zaitezte batiskafoaren barnera eta jaits zaitezte oceanoaren ur sakonetan barna !

Virtual Surf, esperientzia birtuala

Virtual Surf, l’expérience virtuelle

 

Euskal kostako olatu mitikoak birtualki surfeatzen dira Miarritzeko Ozeanoaren Hirian.

Virtual Surf, surf joko bat errealitate birtualean

Virtual Surf surf simulazio joko bat da Ozeanoaren Hiriarentzat baizik sortua. Hiru teknologien konbinazioaz oinarritua – YouRiding, Oculus Rift eta Kinect – “côte des basques”-ko olatu historikoa surfeatzen ahal da, bertiginoso Belharra eta Mundakako tubo perfektua. Harrigarrizko esperientzia berri bat.

 

Urriak 2015tik, bi olatu gehitu dira : la Gravière olatua Hossegor-en eta Lacanau-ko olatua.

Animazio bakarra munduan

Virtual Surf hiru teknologia abangoardisten aliantza bat da :
– YouRiding : lerratze kirolen jokoa interneten, bere errealismoarengatik plebiszitua.
– Oculus Rift : errealitate virtual maskara berria; horri eskere espalizazioa 3D-n egina da.
– Kinect : jokalariaren gorputzeko mugimenduak detektatzeko kamara, pertsonaia gidatzeko.

Nola surfeatu ?

Hasierako posizioa : oinak surf tauleko eranskailuan, betaurrekoak buruan, Kinect-aren aintzinean. Jokalariak hiru olaturen artean hautatzen du (Belharra, Mundaka, côte des basques) eta hiru zailtasun maila (erraza, normala, aditua). Saioa hasten da. Mugimenduak : sorbaldak aintzineruntz (azelerazioa), sorbaldak gibeleruntz (dezelerazioa), biraketa eskuinera, biraketa ezkerrera, salto (air-grab). Joko bukaeran, jokalariak puntuazio bat du.

Lehenengo sentsazioak

Edozein surf mailarekin, jokalariak lerraketa eta abiadura sentsazioak lortzen ditu. Grafiko errealista honekin, sentsazio dibertigarri bat daukagu…
Jadanik egina duten surflarientzat, jokoari esker olatuen interpretazioa hobetzen da baita tubo balentria ere, erorketa beldurrik ukan gabe. Virtual Surf etengabe aldatzen da, hobetzen da : olatu berriak, interakzio azkarragoak, sentsorial hobetzeak, teknologia berriak…
Entseatu duzu ? Zure iritziak eta argazkiak Twitter-en.

 

Xehetasun praktikoak

Gutxieneko adina : 6 urte.
Denbora : 3 minutu.

Ozeanoak gorputz bat badu : itsaspeko basea

Ozeanoak gorputz bat badu : itsaspeko basea

 

Ongi etorri ur-azpiko basearen barnera !

 

Nautilus-en gisako dekoratu batean, Nemo Kapitaina zarete !
Jar zaitezte kontsola interaktiboen aitzinean eta utz ezazue zuen burua jakitatearen bidera eramaten !

 

Archie, txipiroi erraldoiak ere bidaian parte hartzen du…